Emakumeentzako aholkularitza juridikoa

Card image cap
  • 943780411
  • berdintasuna@onati.eus
  • Ramon Irizar kalea 6
  • Zerbitzuaren erabilera.

    Zerbitzuaren beharra duenak, aurrez txanda hartuta, zuzeneko arreta Zerbitzua jasoko luke. Txanda hartu beharko da berdintasuna@onati.eus helbidera idatzita edo berdintasun departamenduarekin harremanetan jarrita 943780411 (010) telefonoaren bitartez. Zerbitzua doakoa izango da.

Emakumeentzako aholkularitza juridiko zerbitzua

Zer da?

Aholkularitza eta orientabide berezia arlo juridikoan, genero ikuspegitik, emakumeen diskriminazio, babesgabetasun eta indarkeria egoeren inguruan laguntzeko: banaketa, dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, lan arloko diskriminazio kasuak, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako kontsultak.
Zerbitzu honen helburua da aholkularitza juridikoaren bidez emakumeen autonomia eta ahalduntzea sustatzea, erabakiak hartzeko eta irtenbideak bilatzeko prozesuan parte-hartze aktiboa izan dezaten.

Nori zuzenduta dago?

Oñatin bizi diren edo bertan lan egiten duten emakumeei zuzendutako Zerbitzua da.

Irule abokatu taldeak eskaintzen du Zerbitzua, Ramon Irizar kaleko plazan udal bulegoak dauden espazioan.