Arte Udalekuak 2026
-
10:00 – 13:00 astelehenetik ostiralera.
-
Zozketan kanpoan geratuz gero Udaleku irekietan parte hartzeko aukera izango da (beti ere kanporatuak beharrezko adina izanez gero).
Tasa hobariak eta salbuespenak eskatzeko aukera egongo da.
Arte Udalekuetan gaztetxoek marrazkigintzan, eskulturan, margogintzan, antzerkigintzan, ... aritzeko aukera izango dute.
Arte udalekuak 2026
- Noiz: Ekainaren 29tik uztailaren 24ra
- Ordutegia: 10:00 – 13:00
- Adina: LH5etik DBH4ra, biak barne
- Tokia: Gaztelekua
- Matrikula:
- Lehenengo haurra 82,46 €
- Bigarrena 71,01€ gehiago
- Hirugarrena 59,55 € gehiago
- Laugarrenetik aurrera, doan
KONTU KORRONTEA Diru-sarrera egin behar da, haurraren izen-abizenak jarrita.
Laboral Kutxa: ES05 3035 0005 3600 5090 0035
Kutxabank: ES45 2095 5057 4310 6002 4766
- Ez dago zaintza zerbitzurik
-
Izena emateko epea: Martxoaren 16tik 29ra
-
PLAZA MUGATUAK Arte udalekuen ezaugarriak direla-eta, plazak mugatuak izango dira. Zozketa egin beharko balitz, kanporatuek Udaleku Irekietan izena emateko aukera izango lukete (beti ere beharrezko adina izanez gero).
Ez da epez kanpoko izen ematerik onartuko.
Baja eman arren ez da matrikularen dirua itzuliko.