Arte Udalekuak 2022

Card image cap
  • 10:00 – 13:00 astelehenetik ostiralera.

  • 645005672
Ekainaren 27tik uztailaren 22ra

Aurten, hamargarrenez, Arte udalekuak antolatuko ditu Oñatiko Udaleko Haur eta Gazteria Sailak. Arte Udalekuetan gaztetxoek marrazkigintzan, eskulturan, margogintzan eta abar aritzeko aukera izango dute.

Unean uneko segurtasun eta higiene irizpideak aintzat hartuko ditugu.

Arte udalekuak 2022

  • Noiz: Ekainaren 27tik uztailaren 22ra
  • Ordutegia: 10:00 – 13:00
  • Tokia: Eltzian
  • Adina: LH3tik DBH3ra, biak barne
  • Matrikula:
    1. Haur bat 72 euro
    2. Bigarren haurra 62 euro
    3. Hirugarrena 52 euro
    4. Laugarrenetik aurrera doan
  • Ez dago zaintza zerbitzurik
  • Izena emateko epea: Martxoaren 21etik (9:00) 25era (20:00). PLAZA MUGATUAK EGONGO DIRA, izen-emate gehiago baleude plazak baino zozketa egingo da, zozketaren emaitzak martxoaren 28an argitaratuko lirateke.

IZENA EMATEKO MODUA: Online formulario baten bitartez.
Behin ordainketa eginda, online izen-ematea bete beharko da, umeen arduradun baten nortasun agiriaren kopia eta aipatutako ordainketa agiria gehitu beharko dira.

Ez da epez kanpoko izen ematerik onartuko.

Udalekuetako informazioa Whatsapp bitartez jasoko duzue.