AULKIAK topaketak

Oñatiko elkarteen topaketak

AULKIAK topaketak:
Izen ematea

 

AULKIAK elkarlanerako espazio bat da. Aitzakia bat herriko beste elkarte eta gizarte-ekimen batzuk ezagutzeko, Oñatiko elkarte- eta gizarte-sarearen egungo egoerari buruz gogoeta egiteko, eta ideiak, proposamenak eta iritziak trukatzeko.

 

 

Materialen bilketa:

Topaketei buruzko informazio guztia eta aurrez bete beharreko materiala biltzen duen gutun-azala prestatu dugu zuentzat. Materiala hemen jaso ahal izango duzue:

Kultur Etxean.
Helbidea: Santa Marina plaza, 1.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 16:30-20:30.
                  Larunbatetan: 10:00-13:30.

Izen-emateak:

AULKIAKen parte hartzea errazteko, jardunaldi bera errepikatuko dugu hiru egunetan Eltzia eraikinean. Erakundeok horietako batean parte hartu ahal izango duzue.

Erakunde bakoitzeko nahi beste pertsonak eman dezakezue izena. Aukeratu, lehentasunaren arabera, zein egunetan parte hartu nahi duzuen. Horrek lan-taldeetako parte-hartzaileen kopurua orekatzen lagunduko digu:

Egun hauetakoren bat aukeratu behar da:

- Azaroaren 19an, ostirala, 17:00etatik 20:30era.
- Azaroaren 20an, larunbata, 10:00etatik 13:30era.
- Azaroaren 27an, larunbata, 10:00etatik 13:30era.

Jardunaldi bakoitzaren amaieran luntx txiki bat eskainiko da.

Izen-ematea on line edo aurrez aurre egin daiteke:

Online:

- Udalaren webgunearen izen emate atalean
- Partaidetza saileko emaila: partaidetza@onati.eus

Aurrez aurre:

- Kultur Etxea. Santa Marina plaza, l.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-1300 eta 16:30-20:30.
Larunbatetan: 10:00-13 30.

Izena emateko azken eguna azaroaren 15a izango da, astelehena, (egun hori barne).

Ahalik eta lasterren jakinaraziko dizuegu izen-ematearen berrespena, eta gainerako oharrak bidaliko dizkizuegu. Horregatik, garrantzitsua da harremanetarako eremuak betetzea (posta elektronikoa eta telefonoa).

Behar izanez gero, izena eman duten pertsonak beste batzuekin aldatu ahal izango dituzue, beti ere aldaketaren berri emanez partaidetza@onati.eus helbide elektronikoan.

Argibideren bat nahi izanez gero, Oñatiko Udaleko Partaidetza eta Garapen Komunitarioa sailarekin jar zaitezkete harremanetan, helbide honetan:

Harremanetarako pertsona: Onintza Andres
Telefonoa: 943 78 04 11 (luzapena 126) / 688 679 460
Emaila: partaidetza@onati.eus