Partaidetza

Bulegoak

Lekua: Udaletxea. Foruen enparantza, 1. 20560 Oñati
Telefonoa: 943 78 04 11
E-posta: partaidetza@onati.eus

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez 09:00etik 14:00etara.

Helburuak

Helburu bikoitza du udaleko partaidetza eta garapen komunitarioko arloak:

  1. Batetik, politika publikoen eraikuntzan eta hauen garapenean herritarrek parte hartzeko eta esku hartzeko duten eskubidea ahalbidetzea. Beti ere, eragiteko ahalmenean, deliberazioan, koproduzioan eta erabakimenean arreta jarrita.
  2. Bestetik, partaidetza eta ekintza komunitarioa bultzatu eta erraztea, hiru ardatzen bidez: gizarte-ehuna eta herritarren ekimena modu autonomoan indartuta, Udalaren zerbitzuen eta baliabideen dimentsio komunitario zabalduta eta sakonduta, eta lankidetza publiko-soziala sustatuta.

Horretarako, unean uneko testuingurura eta aukeretara egokitutako modu, kanal, gune, momentu eta prozesuak definitu, diseinatu eta gauzatzea dagokio alor honi, hurbiltasunean, elkarrekikotasunean, elkar-eragitean, lankidetzan, berdintasunean eta aniztasunean oinarrituta. Baita ere parte hartzea eragozten edo zailtzen dituzten oztopoak desagerrarazteko estrategia eta neurriak txertatzea ere.

Proiektuak

Diru laguntzak