Ogasuna

Bulegoak

Lekua: Udaletxea. Foruen enparantza, 1. 20560 Oñati
Telefonoa: 943 78 04 11 . Oñatitik egindako deiak 010 (doakoa)
Faxa: 943 78 30 69

Ordutegia:  Astelehenetik ostiralera,  Goizez: 08:00 - 15:00

Helburua

Udalaren eta bestelakoen kudeaketa ekonomikoari loturiko zerbitzua, besteren artean, gobernu taldearen legealdi plana ekonomikoki irudikatzen, eta, urtez urte, aurrekontuen bidez zehazten laguntzen duena. Ostean letorke adosturiko aurrekontuen gauzatzea, eta, bukatzeko, kontu-ematea (Likidazioa eta kontu orokorrak).

Horrez gainera, herritarrek, elkarteek eta gisakoek udalarekin dituzten gai ekonomikoen kudeaketan dihardu kontu-hartzailetzak (zergak, dirulaguntzak…).

Azpisailak

1. Kontabilitatea: Aurrekontu eta kontabilitate kudeaketa egiten da.

2. Diruzaintza:

  • Errenta eta zerga-bilketa: Zerga errolden kudeaketa eta beren kobrantza egiten dira. Tramiteak
  • Diru bilketa: Gainontzeko gastu eta sarreren kudeaketa egiten da.

Informazio ekonomikoa