Oñatiko Klima eta Energia Plana prestatzen!

Euskadiko Trantsizio Energetikoaren Legearen arabera nahitaezkoa den plan hau idazteko prozesuari ekin dio Udalak, klima-aldaketari aurre egiteko eta energia-eredu iraunkorrago, eraginkorrago eta osasungarriago baterantz aurrera egiteko udal-ekintzak zehazteko.

Plan horrek neurriak ezarriko ditu emisioak murrizteko, energia berriztagarriak sustatzeko, energia-eraginkortasuna hobetzeko, mugikortasun iraunkorra bultzatzeko, klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko eta baliabideen eta hondakinen erabileran ohitura arduratsuak sustatzeko. Funtsezko alderdiak ere jorratuko ditu, hala nola hirigintza, berdeguneak eta komunitatearen sentsibilizazioa.

Planean, Oñatin bizi direnen beharrak eta ikuspegia islatzeko, herritarren parte-hartzea funtsezkoa da. Klima-aldaketari, mugikortasun iraunkorrari eta energiari buruzko zuen iritziak, ideiak eta lehentasunak ezagutu nahi ditugu.

Inkesta labur bati erantzunez parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zure ahotsak etorkizuneko Oñati eraikitzen lagunduko du!