Aisialdi Begirale ikastaroa Oñatin
Titulu ofiziala, Oñatin eta euskaraz
Norentzat
Aisialdiko hezitzaileak eta dinamizatzaile soziokulturalak izan nahi dutenentzat.
Titulazioa
Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulu ofiziala. Oñatin bertan eta euskaraz eskuratzeko aukera eskaintzen dizu Oñatiko Udaleko Hezkuntza sailak.
Nork emana
Hezten aisialdi euskaltzalea
Iraupena
• 150 ordu teoriko
• 160 ordu praktiko. Ordu praktiko hauek egitasmoren batean egin beharko dira zati teorikoa bukatu eta 2 urtean (2028ko irailerako)
• Memoria
Datak
URRIA: 24, 31
AZAROA: 14, 21, 28-29
ABENDUA: 12, 19, 28, 29, 30
URTARRILA: 4, 9, 16, 30
OTSAILA: 13, 20
MARTXOA: 6, 13
APIRILA: 10, 17, 24
MAIATZA: 15, 22
EKAINA: 5
• Ordutegia: 9:00 - 15:00
• Azaroak 28 eta 29ko asteburua aterpetxean.
• Titulua eskuratzeko gehienez 24 ordu gal daitezke.
Baldintza:
Ikastaroa garatzen den urteetan zehar 18 urte betetzea.
DBHko titulazioa izatea.
Informazioa jasotzeko bilera irekia:
Irailak 14, astelehena, 18:00etan, Kultur Etxeko bilera gelan.
Matrikula:
500 €.
Udalak diruz lagundutako ikastaroa:
.- Langabetu edo ikasle direnei matrikularen % 75.
.- Gainontzekoei, matrikularen % 50.
Diru-laguntza eskuratzeko bete beharreko baldintzak:
- Oñatin erroldatuta egotea.
- Eskolen aprobetxamendu ona edo titulua eskuratzea.
Izen ematea:
Izena emateko epea urriaren 9an amaitzen da.
ADI! Izena emateko, beharrezkoa da ONLINEKO IZEN EMATEA bete eta MATRIKULA ORDAINDU izanaren ziurtagiria atxikitzea.
Informa zaitez:
- Udalaren Hezkuntza Saila: Iñaki Akizu. 943 78 04 11, iakizu@onati.eus
- www.oñati.eus
Oharra:
Oñatiko Udaleku irekietan begirale lanetan aritzeko deialdian ikastaro honek 4,5 puntuko balioa du.
* Kontu korrontea: Diru sarrera izen abizenekin egin beharko da.
LABORAL KUTXA ES05 3035 0005 3600 5090 0035
KUTXABANK ES53 2095 4408 5310 6002 4766