Haurrak eta Gazteria

Bulegoa

GAZTELEKUA: Foruen Enparantza, 4. 20560 Oñati
Telefonoa: 943 71 60 94
E-Posta: gaztelekua@onati.eus

 

GAZTELEKUAREN PROTOKOLOA
: PREBENTZIO NEURRIAK COVID-19REN AURREAN

Formularioa Octet Stream Gaztelekuko jardueratan parte hartzeko baimen informatua (Online formularioa)

Fitxategia application/vnd.openxmlformats-officedocument.wordprocessingml.document Baimen orria (word 262 kb)

Helburuak

Oñatiko Gaztedi Udal Zerbitzua Oñatiko gazteei hainbat zerbitzu etengabe eskaintzeko sortu da, zerbitzu horiek gazteen bizimoduaren kalitatea hobetu eta helduen bizimodura igarotzeko prozesua ahalbidetuko dieten aukera alternatiboak eskaintzeko orduan behar diren baldintzak sortzeko baliabidetzat erabili ahal izango direlarik.

Besteak beste:

  1.  Oñatiko gazteei ekintzak, baliabideak eta zerbitzuak eskaintzea, programazio eredu egonkorra eta mekanismo arin eta eskuragarriak abiapuntutzat hartuaz.
  2. Gazteen artean giza harreman anitzak bultzatzea, azpikultura eta gazte talde desberdinen arteko tolerantzia eta integraziorako espazioen bitartez.
  3. Herriko gazte guztiei interesa dakiekeen informazioa eskura izatea ahalbidetzea.
  4. Gazteen parte hartzea eta elkarteetan biltzea bultzatzea, elkarturik ez dauden gazte taldeen batze prozesuak eraginaz eta jadanik existitzen diren elkarteekin elkarlanean arituz.
  5. Herriko kultur dinamizazioan parte hartzea, bai Gaztelekuak bereziki gazteentzat sortutako ekimenen bitartez bai komunitatean zabalpen handiagoa duten beste ekimen batzuen bidez, horretarako aipatutako udal ekipamendua plataforma gisa erabiliz eta batera ihardunaz.
  6. Osasuna sustatzen, ohitura osasuntsuak bultzatzen eta arriskuan dauden gazteekin prebentzio lana burutzen laguntzea.

Proiektuak

Zerbitzuak

Diru laguntzak