Zuk eskatu, nik ulertzen dut
Oñatiko tabernetan euskaraz
Tabernan, eskatu lasai euskaraz: ulertuko dizugu eta! Gainera, sari bikainak irabaz ditzakezu!
Zer da kanpaina?
«Zuk eskatu, nik ulertzen dut» Debagoieneko tabernetan euskaraz eskatzera animatzeko ekimena da. Sarritan erdarara jotzen dugu, tabernan ulertuko ote diguten zalantzan edo erreparoz. Kanpaina honekin, ordea, tabernariek argi utzi nahi dute mezua: zuk eskatu lasai euskaraz, guk ulertzen dugu eta!
Kanpaina azaroaren 18tik abenduaren 15era egongo da martxan, Debagoieneko zortzi herrietan: Arrasate, Bergara, Antzuola, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga, Oñati eta Elgeta.
Zergatik kanpaina hau?
Debagoienean gehienok dakigu euskaraz: herri guztietan biztanleen erdiak baino gehiagok daki, eta bost herritan, bi herenek baino gehiagok. Hala ere, kalean askoz gutxiago entzuten da, eta tabernetan ere sarritan erdarara jotzen dugu.
Badakigu euskaraz: erabil dezagun tabernan ere!
Pintxo-pote saioak
Zortzi egunez, pintxo-pote garaian, bi aktore ibiliko dira tabernetan eta kalean, umorea eta inprobisazioa lagun, jendea euskaraz eskatzera animatzen. Photocalla ere jarriko dugu: etorri eta atera argazkia!
Azaroak 26: Oñati. Atzeko Kale 32 aurreko plazatxoan, 19:00etatik aurrera.
Taberna parte-hartzaileak
Kanpainako kartela edo mahai-gainekoa ikusten duzun tabernetan, eskatu lasai ederrean euskaraz. Hona hemen kanpainari atxikitako Oñatiko tabernak:
• Aldapa – San Lorentzo 47
• Aloña Mendi taberna – Atzeko kale 18
• Amets taberna – San Martin 20
• Arrano taberna – Kale barria 13
• Batzokia – Foruen enparantza 9
• Bizipoz kafetegia – Portu kale 5
• Eltzia taberna – Larraña 16
• Galizia taberna – Atzeko kale 22
• Garoa taberna – San Lorentzo 29
• Iturritxo jatetxea – Atzeko kale 32
• Olakua taberna – Olakua auzoa 8
• Ona taberna – Kale zaharra 15
• Ore Gozo kafetegia – San Lorentzo auzoa 11
• Otamendi taberna – Martzelino zelaia 1
• Portu taberna – Portu kale 2
• Sindika taberna* – Arantzazu auzoa 11 (Kanpainan parte hartuko du, baina ez du zozketa-txartelik banatuko)
• Txurruka (Living Cafe) – Foruen enparantza z/g
Zozketa: zer irabaz dezakezu?
● Sari nagusia: 400 euroko asteburu-pasa edo esperientzia bat. Irabazleak berak aukeratuko du, baina Debagoienean bertan izan beharko du.
● 30 euroko 10 kontsumo-bonu: kanpainari atxikitako tabernetan gastatzeko, 2027ko urtarrilaren 31ra arte.
Nola parte hartu?
1. Joan kanpainari atxikitako taberna batera.
2. Eskatu euskaraz.
3. Bete zozketa-txartela zure datuekin (izena, abizenak, telefonoa eta e-posta) eta sartu tabernako kutxan.
4. Zozketa 2026ko abenduaren 18an egingo da, eta irabazleen zerrenda Debagoieneko Mankomunitatearen webgunean argitaratuko da.
Zenbat eta gehiagotan eskatu euskaraz, orduan eta aukera gehiago irabazteko!
Antolatzaileak
Arrasate, Bergara, Antzuola, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga, Oñati eta Elgetako udalak, Debagoieneko Mankomunitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.