Euskara

Bulegoak

Lekua: Udaletxea. Foruen enparantza, 1. 20560 Oñati
Telefonoa: 943 78 04 11 . Oñatitik egindako deiak 010 (doakoa)
E-postak: euskera@onati.eus

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, Goizez 09:00etatik 14:00tara.

Helburua

Oñatin euskara normalizatzeko aurrerapausoak emateko lanean dihardu udaleko Euskara Zerbitzuak, bai Udalean bertan, bai gizarteko gainontzeko esparruetan.

Besteak beste:

  • Udal administrazioan euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeko egitasmoa prestatzea eta kudeatzea.
  • Oñatin euskararen erabilera sustatzea, herriko elkarte, eskola eta entitateekin elkarlanean.
  • Oñatiko euskara aztertu eta normalizatzea.
  • Helduen euskalduntze-alfabetatzea sustatzea.
  • Hedabideetan euskararen erabilera sustatzea.
  • Oñatiko elkarteen eta, oro har, entitateen hizkuntza normalizazioa sustatzea.

Proiektu zehatzak:

  • Ingo Xonau!
  • Berbalaguna
  • Txipistin
  • Euskaraldia

Dirulaguntzak

  • Euskara ikasteko dirulaguntzak.
  • Errotuluak eta web-orriak euskaraz jartzeko dirulaguntzak.

Zerbitzuak

  • Euskaltegia: Oñatiko helduak euskalduntzea eta alfabetatzea
  • Itzulpenak: Merkatariei itzulpen laburrak egin eta hizkuntza-aholkularitza eskaintzea