Berdintasuna

Bulegoak

Lekua: Udaletxea. Foruen enparantza, 1. 20560 Oñati
Telefonoa: 943 78 04 11 . Oñatitik egindako deiak 010 (doakoa)
E-posta: berdintasuna@onati.eus

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez 09:00etik 14:00etara

Helburuak

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko politikak diseinatu eta gauzatzen ditu berdintasun arloak, Oñatiko I. berdintasun plana ardatz, udaleko gainontzeko sailekin elkarlanean eta herriko bestelako eragileekin batera (ikastetxeak, mugimendu feminista, emakumeen elkarteak…).

Lan-ildo nagusiak

  • Genero ikuspegia udal mailan lantzeko aholkularitza eta formazioa
  • Emakumeen partaidetza sustatzeko egitasmoak.
  • Emakumeen ahalduntze prozesuak laguntzeko programak
  • Sentsibilizazio kanpainak: Azaroak 25, martxoak 8, Jaietako eraso sexisten gaineko kanpainak…
  • Indarkeria matxistaren prebentzio, detekzio eta arreta hobetzeko programak.
  • Gizarteko balio tradizionalak eta generoaren araberako estereotipo eta rolak iraultzera bideratutako ekimenak
  • Emakumeen historia(k) berreskuratu eta balioan jartzeko ekimenak

Programa nagusiak

Dirulaguntzak