Udal Artxiboa

Artxiboa-gordailua_02.jpg
Artxiboa-gordailua_01.jpg
D:\WEB ORRIA\3_ZERBITZUAK\Artxiboa\konsultagela.jpg

Bulegoa

Udaletxea.  Foruen enparantza, 1. 20560 Oñati.
Azkenengo pisua
Telefonoa: 943 78 04 11
Faxa: 943 78 30 69
E-posta: artxiboa@onati.eus

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera,  Goizez 09:00etatik 14:00tara

  Oñatiko udal artxibo zerbitzuak jasotzen, deskribatzen eta eskeintzen ditu, udal fondoa osatzen duten dokumentuak.

  Nahiz eta zerbitzuen erabiltzaile nagusia udala bera izan, edozein hiritarrei zabalduta dago.

Fondo eta Bildumen kontsulta

 Udal Artxiboan herritar eta ikertzaileentzako kontsulta-gune bat egokitu da. Bertan, erabiltzaileen eskura jartzen dira kontsulta tresnak, inbentario eta gidak, paperean eta ordenagailu pantailan. Dokumentu originalak Artxibo zentroan bertan kontsultatu behar dira.

 Originalak ikusteko eskaerak zehatzak eta banakakoak izan behar dute.

 Kontsulta-tresnen erabilera librea da eta bertan azaltzen diren datuak erabili daitezke. Udalaren jabetzeko kontsulta tresnak osorik zein zatika kopiatzea debekatuta dago. Fondo, bilduma eta kontsulta-tresnetatik ateratako datuak argitatzen badira, beraien jatorria zehaztu beharko da.

 Bilaketak interneten egin ahal izateko Badator bilatzailea kontsultatu daiteke.

Reprografia

 Dokumentu originalen egoera fisikoak kontrakoa gomendatzen ez badu behintzat, kontsultatu den edozein dokumenturen kopia eskatu dezakete erabiltzaileek. Kopiak, kasuan kasu, paperean edota formatu digitalean eskainiko dira. Kopuruaren arabera beti ere, kopiok momentuan egiteko aukera ere izango da. Fotokopia bakoitzaren kostua 0,10 eurokoa da eta formatu digitaleko kopiarena 0,50 euro.