Partaidetza

Oñati Dana Zana-irudia.jpg

Bulegoak

Lekua: Udaletxea. Foruen enparantza, 1.
20560 Oñati
Telefonoa: 943 78 04 11
Faxa: 943 78 30 69
E-posta: partaidetza@onati.eus

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez 09:00etik 14:00etara

Ikastaroak

Oñatiko irabazi asmorik gabeko elkarte eta kolektiboei zuzendutako ikastaro praktikoak

Oñatiko udalak doako 2 ikastaro antolatu ditu herriko irabazi asmorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat:

Ikastaroek alde teorikoa eta praktikoa izango dute, baina batez ere elkarteen eguneroko kezkak eta zalantzak argitzera bideratutakoa izango da.

Lehen saioaren oinarrizko  hizkuntza euskara izango da, bigarrenarena, gaztelera.

Aurre inskripzioa ondorengo bideak erabiliz egin ahal izango da Urriaren 9tik aurrera:

• Presentziala edo aurrez-aurre udaletxeko harreran, dagokion eskaera orria erabiliz.
• Emailez, partaidetza@onati.eus helbidean.

Plaza mugatuak direnez, izen ematearen hurrenkera edo ordena errespetatuko da. Eskaerak tokiak baino gehiago badira, itxaron zerrenda osatuko da.