Ogasuna
Bulegoak
Lekua: Udaletxea. Foruen enparantza, 1. 20560 OÑATI
Telefonoa: 943 78 04 11
Faxa: 943 78 30 69
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, Goizez: 09:00 - 14:00
Helburua
Helburu orokorra, ekonomi-finantza kudeaketaren eta aurrekontuaren kontrola eta barne ikuskapena egitea eta kontabilitate, diruzaintza eta diru-bilketa zerbitzuak eskaintzea da. Zerbitzu hauek eskaintzerakoan herritarrekiko harrera ona eta eraginkortasuna lortzen saiatzen gara.
Azpisailak
1. Kontabilitatea: Aurrekontu eta kontabilitate kudeaketa egiten da.
2. Diruzaintza:
- Errenta eta zerga-bilketa: Zerga errolden kudeaketa eta beren kobrantza egiten dira. Tramiteak
- Diru bilketa: Gainontzeko gastu eta sarreren kudeaketa egiten da.
Ogasuneko dokumentuak
2020ko Aurrekontu Orokorraren hasierako onarpena; 2019ko abenduaren 19ko Osoko Bilkuran onartua eta 2019ko abenduaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (248 zenb.) argitara emana.
Honako hauek osatzen dute bera: Udalaren Aurrekontuak, San Martin Egoitzaren Erakunde Autonomoarenak, Oñatiko Ur-Jauziak S.A.renak, Oñargi S.L.renak, eta Merkaoña S.L.renak.
- 2020ko Aurrekontuko sarrerak
- 2020ko Aurrekontuko gastuak
- Inbertsioak
- Aurrekontu Bateratua
- San Martin Egoitza
- Oñatiko Ur-Jauziak SA
- Oñargi SL
- Merkaoña SL
- 2019ko Kontu Orokorraren onarpena
- Oñatiko Udalaren 2019ko kontu orokorra: Balantzea
- Oñatiko Udalaren 2019ko kontu orokorra: Ondarearen emaitza ekonomikoa
- 2019ko Aurrekontuaren Likidazioa onarpena
- 2019ko likidazioko sarrerak
- 2019ko likidazioko gastuak
Adierazle sozio-ekonomikoak
Adierazle ekonomiko-finantzarioak
2021eko zerga ordenantza
2021eko zerga egutegia
Urteroko maiztasuna duten zergak eta tasak
Zerga | Borondatezko epealdia | Helbideratuak |
---|---|---|
Egoiliarren kanpoko aparkamentua | Otsailaren 3tik martxoaren 10era | Otsailaren 4an |
Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga | Martxoaren 1etik apirilaren 26ra | Martxoaren 4an |
Larre aprobetxamenduagatiko tasa | Maiatzaren 4tik ekainaren 10era | Maiatzaren 4an |
Ondasun higiezinen gaineko zerga | Maiatzaren 15etik ekainaren 30era | Ekainaren 4an |
Mahai eta aulkien bide-publikoa okupatzeagatiko tasa eta Kutxazainak |
Uztailaren 1etik abuztuaren 10era | Uztailaren 1ean |
Baratza parkearen erabilera | Abuztuaren 2tik irailaren 10era | Abuztuaren 5ean |
Ibi iraunkorra, Garajeko tasa eta Kanposantua |
Irailaren 7tik azaroaren 10era | Irailaren 13an |
Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga | Urriaren 1etik azaroaren 10era | Azaroaren 10ean |
Kultur ikastaroak | Azaroaren 16tik abenduaren 16ra | Azaroaren 16an |
Seihilabetero ordaintzeko zergak eta tasak
Zerga | Borondatezko epealdia | Helbideratuak |
---|---|---|
Azoka zerbitzua | ||
Lehenengo seihilabetea: | Otsailaren 15etik martxoaren 25era | Otsailaren 19an |
Bigarren seihilabetea: | Azaroaren 2tik abenduaren 24ra | Azaroaren 5ean |
Hiruhilabetero ordaintzeko zergak eta tasak
Zerga | Borondatezko epealdia | Helbideratuak |
---|---|---|
Publizitatea Kontzejupetik aldizkarian eta irratian eta Zabor tasa |
||
Lehenengo hiruhilabetea: | Apirilaren 1etik 30era | Hilabeteko lehen bost egunetan |
Bigarren hiruhilabetea: | Uztailaren 1etik 31ra | Hilabeteko lehen bost egunetan |
Hirugarren hiruhilabetea: | Urriaren 1etik 31era | Hilabeteko lehen bost egunetan |
Laugarren hiruhilabetea: | Urtarrilaren 1etik 31era | Hilabeteko lehen bost egunetan |
Hilabeteroko maiztasuna dutenak
Ordaintzeko epea: hurrengo hilabeteko 1etik 30-31ra.