Kultura

Bulegoak

Lekua: Santa Marina Plaza 1. 20560 Oñati
Telefonoa: 943 78 03 53
E-posta: kultura.idazkaritza@onati.eus

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00/13:00 eta 16:30/20:30.

Helburuak

Oñatiko kultura Sailaren helburu nagusia da herritar orok kulturara sarbidea izatea. Alde batetik, zerbitzu iraunkorrak ditu, esate baterako liburutegia, eta bestetik kultur diziplina ezberdinetako programazio anitza lantzen du. Hauek gauzatzeko beharrezko baliabideak kudeatzen ditu eta, honekin batera, Kultur adierazpenaren arloan parte hartzen duten herriko sortzaile eta kultur eragileekin elkarlana bilatzen du.

Jarduera nagusiak

Urtean zeharreko Kultura programazioa egonkorra  proposatu, landu, diseinatu  eta planifikatzen du dagokion udal aurrekontua kudeatuz. Besteak beste:

  • Udaleko  Urteko Kultur Programazioa : antzerkia, dantza, musika eta zinema. 
  • Liburutegiko irakurketa eta idazketa taldeak, ipuin kontaketak, idazleekin solasaldiak, gomendioen gidak,…
  • Herriko jai eta ospakizun ezberdinak:  San Migelak eta Erroxarixo Jaiak, Korpusak, Inauteriak, Gabonak, Kalen programa…
  • Herriko eragileekin elkarlanean: Landa guneko eta Herriguneko Auzo Jaiak, Beratu jaialdia, . …
  • Kultura eta Sormen diru laguntzen deialdi ezberdinak.
  • Santa Ana Aretoa eta Zinema Aretoko lagapenen kudeaketa.
  • Herriko Kultur eragile zein sortzaileekin  elkarlana sustatzea:

Oñatiko herriak badu berezitasuna, herrigintzan diharduten eragileak asko baitira. Kultura Sailak , Kultur taldeek  aurrera eramaten duten Kultur jarduerei laguntzeko diru laguntzak kaleratzen ditu eta honekin batera herriko eragileen jarraipena eta elkarlana  bideratzea du helburu; eragileen  baliabideak  eta hauen beharrak bideratzen lagunduz.

Zerbitzuak