Larrañako udal futbolzelaia

Larrañako udal futbolzelaiaren erabileraren ordenantza-arautzailea.

 

Asteburu eta jai egunetako erabilera
Sarrerak-prezioak_Larraña-futbol-pilota

SanLorentzo-Futbol-zelaia

Eusko Jaurlaritza da Larrañako futbolzelaiaren jabea. Futbol zelaiaren erabilera, Larraña Institutuak (futbol zelaiaren kokalekua) eta Oñatiko herritarrek partekatzen dute, horretarako lankidetza hitzarmena bi aldeek sinatu dutelarik Larraña Institutuak eta Oñatiko Udalak. Futbol zelaiaren helburua da futbolaren sustapena Oñatiko udalerrian.

Instalazioaren ezaugarriak

Larrañako udal futbol zelaia 33 metro zabal eta 70 metro luze da. Futbol-7ko bi ate ditu, lurrean zimendatuak. Argiteririk ez du, baina hori jartzeko aukera aztertzen dabil Udala.

Bestalde, pilotalekua estalia eta hiru aldagela eratxiki ditu instalazioak. Futbol zelaiaren erabiltzaileek bertako pilotalekuan dauden hiru aldagelak erabiltzeko aukera izango dute.


Nork erabili ahal izango du

Eskola orduetan (astelehenetik ostiralera 08:00-17:00) Larraña institutoak izango du instalazioa erabiltzeko lehentasuna.

Eskola orduetatik kanpora, futbol zelaia erabili ahal izango dute:
• Pertsona fisikoak: 14 urtetik gorako pertsona fisikoek beren gozamen pribaturako alokatu ahal izango dute instalazioa.
• Kirol elkarteak: uztaila baino lehen hurrengo denboraldirako erreserba eskaria egin beharko dute udaleko kirol zuzendaritzan, entrenamendu edo/eta partiduen ordutegiak antolatu ahal izateko.
• Eskola Kirola: Ikastetxeek erabili ahal izango dute instalazioa Eskola Kirola programa garatzeko. Horetarako, irailean zehaztu beharko dute hurrengo ikasturtera  begira dituzten premiak.
• Kirol taldeak: Kirol jardueraren bat egin nahi duen talde antolatu orok (kirol elkarte gisa eratu gabe egonda ere) instalazioa erabiltzeko eskubidea izango du, udaleko Kirol zuzendaritzan hala eskatzen badute.

Erabilera egutegia eta ordutegia*

Eskola orduetatik kanpora, ondorengo egutegi eta ordutegian erabili ahal izango da futbol zelaia:
• Irailaren 1etik abenduaren 20ra: 17:00 - 21:00
• Abenduaren 21etik martxoaren 21era: 17:00 - 19:00
• Martxoaren 22tik ekainaren 30era: 17:00-21:00
• Asteburuetan, urte osoan zehar: 09:00-21:00
• Jai egunetan, urte osoan zehar: 09:00-21:00
• Eskola-opor garaian (Gabonak eta Aste Santua): 09:00-21:00
• Uztaila eta abuztuan, egunero: 09:00-21:00
(*) Egutegi eta ordutegi honek aldaketak izan ditzake.

Nola egin erreserba

Zubikoa kiroldegian egin behar da kirol instalazioaren erreserba gutxienez 24 orduko aurrerapenarekin.
• Erreserba egiteko, nahitaezkoa da dagokion tasa ordaintzea. Tasa kobratu eta gero, ez da onartuko erreserbak baliogabetzea (kasu berezietan izan ezik).
• Erreserba egiten duen pertsona izango da instalazioari ematen zaion erabileraren erantzulea. Adin-txikikoen kasuan, hauen guraso edo ordezkari legalak izango dira erantzuleak.
• Kirol elkarte eta kirol taldeen kasuan, beraiena izango da antolatutako kirol ekintzaren ardura, eta erantzukizun zibileko poliza eduki beharko dute.

Erabilera arauak
• Udala ez da izango bertan egiten diren kirol ekintzetatik etor litezkeen ezbeharren erantzule, zerbitzu ez egokiaren ondorio direnetan izan ezik.
• Debekatuta dago zelai artifiziala kaltetu dezakeen edozer jan/edatea eta elementu piroteknikoak jaurtitzea.
• Instalazioen erabilera okerrak ekarriko lituzkeen isunak ere zehaztu dira ordenantzan, arau hauste mailaren arabera.

Ikuskizun publikoak
• Ikuskizun publikoak antolatzeko ere erreserbatu ahal izango da San Lorentzoko futbol zelaia.
• Gutxienez, hilabete lehenago egin beharko da erreserba.
• Erantzukizun zibileko poliza eta ikuskizunen alorreko baimena aurkeztu beharko ditu antolatzaileak.
• Dagokion alogera tasaz gain, fidantza bat utzi beharko du instalazioen berme gisa.