Berdintasuna

"Selma Huxley Berkham" udal ikerketa beka

XIRRIKA – Sexualitate eta genero gaietarako aholkularitza zerbitzua 
XIRRIKA-logoa.jpg
Egubakoitzero, 17:00-19:00 Gaztelekuan.
Aurrez txanda hartuz gero, Bidebarrieta  kalea 14ko bulegoetan, Txantxiku.sexuaholkularitza@gmail.com

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko politikak diseinatu eta gauzatzen ditu berdintasun arloak, Oñatiko I. berdintasun plana ardatz, udaleko gainontzeko sailekin elkarlanean eta herriko bestelako eragileekin batera (ikastetxeak, mugimendu feminista, emakumeen elkarteak…).

Bulegoak

Lekua: Udaletxea. Foruen enparantza, 1.
20560 Oñati
Telefonoa: 943 78 04 11
E-posta: berdintasuna@onati.eus

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez 09:00etik 14:00etara

 

Lan-ildo nagusiak:

  • Genero ikuspegia udal mailan lantzeko aholkularitza eta formazioa
  • Emakumeen partaidetza sustatzeko egitasmoak.
  • Emakumeen ahalduntze prozesuak laguntzeko programak
  • Sentsibilizazio kanpainak: Azaroak 25, martxoak 8, Jaietako eraso sexisten gaineko kanpainak…
  • Indarkeria matxistaren prebentzio, detekzio eta arreta hobetzeko programak.
  • Gizarteko balio tradizionalak eta generoaren araberako estereotipo eta rolak iraultzera bideratutako ekimenak
  • Emakumeen historia(k) berreskuratu eta balioan jartzeko ekimenak

Programa nagusiak:

  • Oñatiko emakumeentzako Jabetze Eskola
  • Selma Huxley Ikerketa beka
  • Hezkidetza programa
  • Xirrika sexualitate eta genero gaietarako aholkularitza zerbitzua
  • Oñatiko emakumion kontseilua

Publikazioak