Udaleku irekiak 2023

Card image cap
  • Zaintza zerbitzua 08:15 -10:00,
    Udaleku irekiak 10:00 – 13:00
    Astelehenetik ostiralera

  • 688786659
Ekainaren 26tik uztailaren 21ra

Udaleku hauetan SORMENA, PARTE-HARTZEA, JOLASA, ERRESPETUA eta ANISTASUNA sustatzen dugu.

Maitatzeko, gozatzeko eta libre sentitzeko aukera paregabea eskaintzen dizugu. Lagun artean, euskaraz jolastuz eta irri eginez.

Udaleku irekiak 2023

  • Noiz: ekainaren 26tik uztailaren 21ra
  • Udalekuen ordutegia: 10:00 - 13:00
    Zaintza zerbitzua: 08:15 - 10:00
  • Tokia: Herriko gune ezberdinetan
  • Adina: 2011 - 2019 bitartean jaiotakoak (biak barne)
  • Matrikula udalekuak:
    1. Haur bat 74,88 euro
    2. Bigarren haurra 64,48 euro
    3. Hirugarrena 54,08 euro
    4. Laugarrenetik aurrera doan
  • Matrikula Zaintza zerbitzuagatik:
    1. Haur bat 31,20 euro
    2. Bigarren haurra 20,80 euro
    3. Hirugarrena 10,40 euro
    4. Laugarrenetik aurrera doan
  • Izena emateko epea: Martxoaren 13tik (09:00) martxoaren 24ra (19:00).

IZENA EMATEKO MODUA: online formulario bitartez.
Diru-sarrera egin behar da, haurraren izen-abizenak jarrita. Behin ordainketa eginda, formularioa bete beharko da eta umeen arduradun baten nortasun agiriaren kopia eta aipatutako ordainketa agiria gehitu beharko dira.

Zalantzarik edo arazorik baduzu, 688 78 66 59 telefono zenbakiaren bidez edo Txaloka udal ludotekan (16:45-19:30) lagunduko zaitugu.

Ez da epez kanpoko izen ematerik onartuko.

Baja eman arren ez da matrikularen dirua itzuliko.

Familia bilera:
Ekainaren 14an eta 15ean,18:00etan