Konpultsa

Zer da eta zertarako?

Prozedura Administratibo Lege berriak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 27. artikuluan arautzen du administrazio publikoek egindako kopien baliozkotasuna eta efikazia.

Udalak ahalmena du honako hauek SOILIK konpultsatzeko:

  1. Udalak berak sortutako dokumentoak direnean.
  2. Oñatiko Udalaren prozedimenduak: Oñatiko Udaleko prozedimenduetan onartuko balira konpultsak, kasu honetan egin ahal izango dira Oñatiko Udalean soilik aurkezteko direlako.
  3. Beste Administrazio batek onartzen baditu konpultsak eta herritarrak Oñatiko Udalaren erregistroa erabiliz beste administrazio horretara dokumentazioa bidaltzea nahi duenean.

Prozedimendu berezi batzuetan “copia autentica/autentificada” esaten zaiona eskatzen da eta hori Notaritzan egiten da, Notarioak direlako horretarako ahalmena dutenak.

Eskabidea non aurkeztu behar da

Udal bulegoetan: Foruen enparantza 1.