Partaidetzako mekanismoak hasierako onespenaren aurretik

  • Espedientea bertatik bertara ikustea

Hala nahi dutenek Hirigintza Departamentuari telefonoz edo idatziz eskatu ondoren emanen zaien hitzorduaren arabera egin ahal izango dute.

Espedientea ikusgai egongo da irailaren 1etik 21era

 

  • Ekarpenak egitea

Hala nahi dutenek ekarpenak egin ahal izango dituzte modu telematikoen bidez.

Moduak: emailez (partaidetza@onati.eus) edota web-orriaren bidez (Ekarpenak egiteko formularioa)
Epea: irailaren 1etik 21era

 

  • Jendearentzako azalpen saioa

Aldaketaren edukia azaltzeko herritarrentzat saio irekia. Amaieran galdera-iritzien erronda zabalduko da ekarpenak aurez-aurre egin ahal izateko.

Eguna: 2021eko irailaren 14a
Ordua: 18:30ean
Tokia: Kultur etxeko zinema aretoan

 

  • Udal plangintzako Aholku Kontseiluaren saioa

Aldaketa puntuala azaldu eta hirigintza alorreko kontseiluak bere iritzia emateko saioa.

Eguna: 2021eko irailaren 21a
Ordua: 18:30ean
Tokia: Kultur etxeko zinema aretoan