Hilerriaren Erregimen eta Funtzionamendurako Erregelamendua

Oñatiko Udaleko Udal Hilerriaren Erregimen eta Funtzionamendurako Erregelamendua berritzea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, arauak egiteko prozeduran herritarrek parte hartuko dutela bermatzeko, ordenantza-proiektua egin aurretik, kontsulta publikoa bideratuko da administrazio eskudunaren web-atariaren bidez.

Kontsulta horretan, eragina izan dezaketen subjektuen eta etorkizuneko antolakunde adierazgarrienen iritzia jasoko da, honako hauei buruz:

a) Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak.
b) Arau hau onestea beharrezko eta egoki den.
c) Arauaren helburuak.
d) Izan litezkeen bestelako aukera arautzaile eta ez-arautzaileak.

Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak

Gaur egun Oñatiko Udalak badu Hilerria kudeatzeko Erregelamendua, 1994ko ekainaren 15ean argitaratua, hain zuzen ere.

Erregelamenduak, gaur egun, eraberritzea eta eguneratzea behar du; izan ere, emakida-epeak mugatzeko eta ehorzketa-eskubideetan hobekuntzak barnebiltzeko aldaketak txertatu nahi dira.

Erregelamenduan barnebildu nahi diren aldaketa esanguratsuenak honakoak dira, beste batzuen artean:

- Emakida-epeak mugatzea.
- Gaur egungo hilobi-motak zehaztea eta definitzea.
- Ehorzketa-eskubideen titularren eskualdaketa ahalbidetzea, baldintza jakin batzuetan.
- Emakida-epea zehaztu gabe duten hilobien erreferentzia-data zehaztea.
- Oro har, Erregelamendua legezko eskakizunetara egokitzea, gaur egungoaren antzinatasuna dela eta.

Arau hau onestea beharrezkoa eta egokia den

Udal Hilerriaren Erregelamendua berritzea beharrezkoa da gaur egungo errealitatera egokitzeko eta herritarren beharrei erantzuteko.

1994ko Erregelamendua onartu zenetik, lege-aldaketa garrantzitsuak izan dira; hori dela eta, beharrezkoa da arau hau eguneratzea. Horrela, esparruan indarrean dauden legeekiko koherentzia bermatuko da eta zerbitzuaren kudeaketa hobetuko da.

Arauaren helburuak

Helburu nagusia indarren dagoen araudia berritzea da, jabari publikoaren kudeaketa egokian eta segurtasun juridiko printzipioan oinarrituta.

Helburu garrantzitsuenak, honakoak izango dira:

- Emakida-epeak mugatzea. Erregelamendu berriak denbora-mugak ezarriko ditu, Herri Administrazioaren Ondareari buruzko 33/2003 Legeak ezarritakoaren arabera. Horrela, kudeaketa arrazionalagoa eta jasangarriagoa lortuko da.
- Ehorzketa-eskubideen eskualdaketak arautuko dira. Emakiden “inter vivos” eta “mortis causa” eskualdaketen araudi argia eta zehatza ezarriko da, eta kasu bakoitzean bete beharreko baldintzak zehaztuko dira.
- Emakida-epea zehaztu gabe duten hilobien erreferentzia-data finkatzea. Araudiak irizpide objektibo bat erabiliko du emakida-epea kalkulatzerako orduan; horrela, emakida horiek erregularizatzeko eta araubide juridiko berrira egokitzeko aukera emango du.
- Segurtasun juridikoa indartzea. Arau-testu berriak titularren prozedurak, eskubideak eta betebeharrak argitzen ditu.

Izan litezkeen bestelako aukera arautzaile eta ez-arautzaileak

Toki-erakundeen araugintza- edo erregelamendu- ahalaren adierazpenak dira toki-ordenantzak eta erregelamenduak. Beraz, erreferentziazko gaiaren araudia garatzeko Udalak duen aukera arautzaile bakarra dira, baina horrek ez du eragozten oinarrietan arautu daitezkeen xedapenak aplikatzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133. artikuluak xedatutakoari jarraituta, Udalaren webgunean kontsulta publikorako epea zabaltzeko helburuarekin, hasierako dokumentua publikatzea.

Proposamena:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluaren arabera, Hilerriaren Erregimen eta Funtzionamendurako Erregelamendua egiteko kontsulta publikoa abian jartzea.

Dokumentuak

Alkate Dekretua, 354 zenb.