Gizartetik bazterturik geratzeko arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitza babestuen Arautegia

 

Oñatiko Udalak, Ongizate Zerbitzuen Departamentutik, Gizartetik bazterturik geratzeko arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitza babestuen sarbidea, zerbitzuaren ezaugarriak, araubidea eta finantziazioa arautuko duen Udal arautegi berria onartu nahi du (orain arteko arautegia egokituko duena, Udalak, 2015eko abenduaren 17ko Udal Plenoak onartu zuen, eta argitaratu, GAO 2015-12-29).

Hori dela eta, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 133. artikuluan ezartzen duena betetzeari begira, izapidetu nahi dugun proiektua azaltzeko memoria idatzi dugu:

Ekarpenak egiteko epea:

2024ko urtarrilaren 10a arte.

Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak

Arautegi honen onarpenarekin zerbitzuaren arautegia eguneratu nahi dugu, zerbitzua zeinek erabil dezakeen eta zein baldintzatan finkatzeko, eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak ezartzen duena betetzeko.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak, erantzukizun soziala duten gizarte-zerbitzuen sistema integratu bat ordenatu eta egituratzen du. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, herritar guztiei Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioak eta zerbitzuak jasotzeko, eskubide subjektiboa ziurtatzeko eta prestazio edo zerbitzu bakoitzerako araututa dauden baldintzak jasoaz. Zehazki, lege horrek Gizartetik bazterturik geratzeko arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitza babestuak sartzen ditu, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan, lehen mailako arretako zerbitzu gisa (22.1.9 artikulua), eta udal gizarte zerbitzuei dagokie zerbitzu horiek eskaintzea eta betetzea.

Era berean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Karterari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuaren 1.9.2 fitxan, Gizartetik bazterturik geratzeko arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitza babestuei buruzkoan, honako hau jasotzen du: Etxebizitzak kolektibo-izaerako eta egonaldi laburreko edo ertaineko ostatu ematen die bazterkeria-arrisku handiko egoeran dauden pertsonei. Laguntza-intentsitate txikiko zerbitzua da, eta langileen etengabeko presentziarik gabe, Udalaren Gizarte Zerbitzuan erreferenteak diren teknikarien laguntza du.

185/2015 Dekretuak, urriaren 6koak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea garatzen duenak, aipatutako eskubide subjektiboa zedarritzen du, Gizarte Zerbitzuen Legearen katalogoan zehazten diren baldintzak, irizpideak eta prestazioetarako eta zerbitzuetarako sarbidea erregulatuz.

Arau hori onestea beharrezko eta egoki den

Esan bezala, zerbitzuaren arautegia eguneratu beharra dago Udalaren eta erabiltzaileen arteko harremana finkatzeko.

Oñatiko Udalak zerbitzua arautzeko “erregelamenduak egiteko ahalmena" du, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4. artikuluan jasotakoaren arabera, eta baita udal eskumeneko gizarte zerbitzuak antolatzeko ahalmena ere, 12/2008 Legearen 42.1 artikuluak eta 185/2015 Dekretuaren 14. artikuluak xedatutakoaren arabera.

Arauaren helburuak:

Arauaren helburu nagusiak dira zerbitzua eta haren helburuak definitzea, eta funtsezko alderdiak arautzea: hala nola, oinarrizko prestazioak eta osagarriak, zerbitzutik kanpo utzitakoak, erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak, zerbitzua eskuratzeko baldintzak eta prozedura, zerbitzua etetea eta azkentzea, eta haren araubide ekonomikoa.

Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

Udal-jabetzako etxebizitzaren erabiltzaileak gizartetik bazterturik geratzeko arriskuan dauden pertsonak dira eta udalaren zerbitzu publikoa izaki, erabilera arautzea ezinbestekoa da, zerbitzua behar bezala emateko. Hau da, ezinbestekoa da erabiltzaileen eta Udalaren arteko harreman juridikoa antolatzen duen dokumentu bat lantzea.

Kasu honetan, erregelamendua eguneratzea eta onartzea irtenbide egokiena da, antzemandako arazoak eta beharrak konpontzeko, are gehiago kontuan hartzen badugu beste era bateko neurriek indarrean dagoen araudiarekiko kontraesanak sortuko lituzketela, eta horiek proposatutako irtenbideak partzialak izango liratekeela, eta ez behar bezain egokiak.

Dokumentuak

Alkate Dekretua, 1580 zenb.

Parte hartzeari buruzko txostena