Francoren diktadura (1939-1975)

Irabazleek lege guztiak indarrez eta gogorkeriaz ezarri nahi izan zituzten.

Hauteskunde demokratikoak desagertu ziren eta kargu publikoetan alderdiaren aldeko jendea hautatu beharrik gabe jartzen zuten espainiar agintariek. Pentsatzeko eta adierazpen askatasuna debekatu zen. Gizartearen arlo guztiak, politika, morala, erligioa, ideologia... Francoren aldeko mugimenduak kontralatzen zuen, eta beren aldekoa ez bazen, debekatu eta zigortu.

Egoera hau espainiako herrialde guztiek jasan behar izan bazuten ere, Euskal gizateak pairatu beharreko askatasun eza areagoa izan zen. Franco eta bere jarraitzaileek, demokrazia zapaltzeaz gain, euskal nortasuna desagertarazteko ahaleginak egin zituzten, hizkuntza propioak, ohiturak, historia, autonomia eta abar deuseztatzeko legeak sortu eta garatu zituzten.