Lehen karlistada Oñatin

Oñatin eragin bizia izan zuen lehen karlistadak.

Kortea. 1835tik 1839ra arte

Karlosek, Oñati erret-kortetzat hartu zuen. Lazarraga jauregia izan zen bere egoitza, eta bertan jarriko zuen erret inprimategia ere, "Gazeta Oficial" zelakoa hain zuzen. "Gazeta de Oñate" deitzen zioten liberalek. Aldizkari honetan, gerratearen berriak, dokumentazio ofizialak eta iritziak jasotzen ziren. "Boletín de Navarra y Provincias Vascongadas" izenarekin ere ezagutu zen.

Oñati ez zen ezaguna izan bertan Karlos bizi izan zelako bakarrik, herriko gudariak -tercios- ere beren ospea izan zuten.

Karlistar-unibertsitatea

Lehen karlistan, Isabel II. erreginak -Maria Cristina bere regenteak hobeto esanda-, Oñatiko Unibertsitatea Gasteizera eramateko agindua luzatu zuen. Irakasle batzuk, ordea, Oñatin gelditu ziren eta 1836ko martxoaren 25ean, lehen karlistar-unibertsitatea "Real y Pontificia Universidad" zabaldu zuten. 3 fakultate eratu ziren; Filosofia, Legedia eta Kanonak eta Teologia. Bizitza motza izan zuen, karlisten porrotarekin -1839- desagertu baitzen. Bigarren karlistadan berriz jarri zen martxan, berriro desagertzeko.

Arantzazuko sutea

Historian badaude zenbait ekintza popularrak ez direnak, eta gertatu ondoren alderdi batek besteari errua bota arazten dutenak. Arantzazuko sutea izan zen horietako bat. Batzuk karlistak izan zirela, besteak liberalak... Fr. Jose I. Lasa honela dio: "Ekintza honentan garai hartan liberal buruzagia zen Rodil jeneralak bi heldubu zituen. Alde batetik, Zumalakarregi mendean hartzea eta bestetik Karlos atxilotzea. Bigarren hau lortu ez zutetean, eta beroaldi batean, Arantzazuko santutegia erretzea agindu zuen abuztuaren 18an".

Bergarako besarkada

Zumalakarregi hil zenetik karlismoak ez zuen bururik jaso. Euskaldunek, gerrateari gorrotoa hartuta, bakea nahi zuten. Nekea ez zen gorputzarena bakarrik, Zumalakarregi hil zutenetik karlismoak foruak aitzakotzat ez zituela hartzen ideia zabaltzen zihoan. Testuinguru hau aprobetxatu zuen Maroto buruzagi karlistak, isilpean, liberalekin pakea lortu ahal izateko negoziaketaren bidez. Maroto, Karlosekin harremanetan jarrita, euskaldunen benetako nahia zein zen adierazten saiatu zen. Karlosek ez zion sinestu eta Elgetan elkartu zituen gudalosteak erregeak. Orduan, gerra jarraitzeko asmoa aditzea eman zuen. Gudalosteak ez zioten jarraitu eta erregeak mugako bidea hartu zuen. Pakerako bideak zabalik zeuden. Negoziaketak gogorrak izan ziren, eta Oñatin idatzi zen karlistar eta liberalen arteko hitzarmenaren testua. Hurrengo egunean, abuztuaren 31an, Bergaran besarkada burutu zuten Maroto karlistak eta Espartero liberalak, tropak aurrean zituztela.

Karlista gudari guztiak ez zuten hitzarmena onartu. Batzurentzat traizio hutsa izen zen. Horietako askok Ameriketako bidea hartu zuten, beste batzuk, azken arnasara arte borrokatzea erabaki. Horrela, karlisten azken erresistentzia ez zen irailera arte itzaliko. Arabako Gebara herrian, eta mendi gainean, gaztelu bat zegoen. Han izandako azken guduaren ondoren liberalek gaztelua erraustu zuten.