- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/zubixan-aldizkariak-antolatutako-ekitaldia
- Bi liburu aurkezpen
- 2026-07-24T18:30:00+02:00
- 2026-07-24T23:59:59+02:00
- zubixa.eus aldizkari digitalak antolatuta
Bi liburu aurkezpen
- 2026-07-24T18:30:00+02:00 2026-07-24T18:30:00+02:00
- Kultur etxean
Oñatik Alfonso Goizueta eta Maite López Las Heras idazleak bilduko ditu literatura klasikoan inspiratutako topaketa atean.
Bi istorio. Bi bidaia . Historia biziberritzen da.
Kultur Etxean literatura topaketa berezi bat izango da; Greziako mundua eta Antzinaro klasikoa pasio komun dituzten bi idazle elkartuko dira bertan: Alfonso Goizueta idazleak El sueño de Troya eleberria aurkeztuko du, eta Maite López Las Heras euskal idazle, poeta, itzultzaile eta filologia klasikoko adituak, berriz, euskaraz argitaratutako Zirtak su.
Ekitaldia Iñaki Igartua oñatiarrak aurkeztu eta gidatuko du.
Ekitaldiari hasiera emateko, Yorgos Seferis greziar Literatura Nobel saridunaren olerkien errezitaldi labur bat eskainiko da. Maite López Las Herasek grezieratik zuzenean euskarara itzulitako poemak errezitatuko ditu eta Alfonso Goizuetak gaztelaniaz, biak ere piano musikaz lagunduta.
Ondoren, bi idazleekin solasaldi bat izango da, beren lanez, mundu klasikoarekiko berriz piztu den interesaz eta gaur egun gaztelaniaz nahiz euskaraz Antzinaroan inspiratutako literaturak bizi duen une bikainaz jarduteko.
Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.