Ze adinetan eman telefono mugikorra seme-alabei eta zertarako?

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen lan-mahaiak antolatuta
Noiz 2020/02/10 18:15
Non Bidebarrieta kalea 18
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Lehen hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzenduta.

Telefono mugikorrak gero eta tarte handiagoa hartzen dihardu gure seme-alaben bizitzan. Arriskuak eta aukerak, biak barnebiltzen ditu. Ze adinetan eman mobila? Zertarako? Erabilera araurik jarri behar da? Eta mugak? Eredu egokia eskaintzen diegu? Galdera guzti hauek erantzuten eta erabilera orekatu bat lortzeko haurrarekin adostasunetara heltzeko orientabideak ematen saiatuko gara hitzaldi honetan.

  • Dinamizatzailea: EMOKI taldea (Hitzaldia EUSKARAZ jorratuko da).
  • Eguna: Otsailak 10.
  • Ordua: 18:15ean.
  • Lekua: Euskaldunberria gela, Bidebarrieta kalea 18.
« Apirila 2020 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930