Korrika kulturala, Xabier Ugarte gogoan

Ekitaldia

2024-03-21T19:00:00+01:00 2024-03-21T19:00:00+01:00 2024-03-21T19:00:00+01:00
  • 2024-03-21T19:00:00+01:00 2024-03-21T19:00:00+01:00
  • Santa Ana antzokian

Ekitaldia

Oñatiko Korrika batzordeak antolatuta

Xabier Ugarte gogoratzeko ekitaldia izango da martxoaren 21ean zinema aretoan.

Musika arloan lan handia egin zuen Ugartek hainbat zentzutan –Artixa taldeko kide ere bazen–, eta, horrez gain, euskaltzaletasuna ere bazuen ezaugarri; gau-eskoletan irakasle ibilitakoa zen, besteak beste.

2017ko Korrikaren aitzakian, Ikusten da egitasmoaren barruan egindako ikus-entzunezkoetako bateko protagonista izan zen Xabier Ugarte. Bere bizitzako askotariko jardunak eta pasarteak errepasatu zituen Entzuteko lan isila lanak, eta haren emanaldia izango da martxoaren 20ko ekitaldiko osagaietako bat. Baina izango da besterik ere, oñatiar maitatuari aitortza egiteko. Ekitaldirako gonbidapenak kultur etxeko harreran eskuratu ahal izango dira martxoaren 11tik 18ra, 16:30etik 20:30era, eta egunean bertan, geratzen diren lekuak bete arte sartu ahal izango da jendea aretora.