Xabier Álvarez de Eulateren beirateei buruzko hitzaldia eta bisita gidatua

Hitzaldia Bisita gidatua

2026-06-20T10:30:00+02:00 2026-06-20T10:30:00+02:00 2026-06-20T10:30:00+02:00
  • 2026-06-20T10:30:00+02:00  2026-06-20T10:30:00+02:00
  • Arantzazuko santutegian
  • 688 613 840

Hitzaldia Bisita gidatua

Arantzazuko Adiskideak eta Arantzazuko Frantziskotarrek, Debagoieneko Turismo Informazio eta Interpretazio Zentroarekin eta Oñatiko Udalarekin lankidetzan antolatuta

Xabier Álvarez de Eulateren beirateei buruzko hitzaldia eta bisita gidatua eskainiko da, 1956an Arantzazuko Basilikako beirateak jarri zituztenetik 70 urte bete direla eta.

2026an, Arantzazuko Basilikako beirateak jarri zirenetik, 70. urteurrena bete dela eta, Arantzazuko Frantziskotar Probintziak eta Arantzazu Adiskideak elkarteak proposamen bat eskaini dute maiatzean eta ekainean, Xavier Álvarez de Eulateren (1919 — 2012) figura eta obra eta haren alderdi artistikoak balioesteko.
Batetik, maiatzaren hasieratik erakusketa monografikoa bisita daiteke Arantzazuko frantziskotarren komentuko klaustroan eta bertan bere margolan batzuk ikus daitezke. Bestetik, ekainaren 20an Álvarez de Eulatek egindako beirateei buruzko hitzaldi bat izango da. Hitzaldi hau Arantzazuko Basilikan dauden beirateak ezagutzeko bisita gidatu batekin osatuko da.

Hitzaldia Eulateren obran aditua den Juan Ayestak emango du. Egileari buruzko datu esanguratsuak emango ditu eta beirateen sortze eta gauzatzeari buruz aurkitu diren berritasun batzuk azalduko ditu.
Eguna: 2026ko ekainak 20 (larunbata)
Ordua: 10:30
Lekua: Komentuan
Izen ematea: adiskideak@arantzazu.org / 688 613 840
Sarrera: 5 € (bazkideak, doan)