Verdiren Requiema

Musika

2025-09-13T19:00:00+02:00 2025-09-13T19:00:00+02:00 2025-09-13T19:00:00+02:00
  • 2025-09-13T19:00:00+02:00  2025-09-13T19:00:00+02:00
  • Arantzazuko santutegian

Musika

Bilduko den dirua CTNNB1 elkartera bideratuko da . RenHacer jaialdi solidarioak laugarren edizioa Fundación Columbus-ek antolatuta

12:00
Arantzazuko kripta
Matinée kontzertua

19:00
Arantzazuko Santutegia
Verdiren Requiema

Zuzendaria Ramón Tebar izango da eta Verdiren Requiema izango du lan nagusi gisa, errepertorio unibertsaleko konposizio hunkigarrienetako bat. Emanaldian Orfeoi Donostiarrak, Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta nazioartean ospea duten bakarlari talde batek parte hartuko dute: Miren Urbieta-Vega sopranoa, María José Montiel mezzosopranoa, Jonathan Tetelman tenorra eta George Andguladze baxua.

Aurtengo egitasmoak berritasun garrantzitsua dakar: gazteen kontzientziak piztu eta kezkak argitzeko egun osoko jardunaldia, Arantzazun, kontzertuaren egun berean. Gazteak gaixotasun ultrarraroei buruz sentsibilizatzeko eta terapia genikoaren arloko azken aurrerapenak azaltzeko gaian aditu diren zientzialariekin zalantzak eta gogoetak partekatzeko aukera izango dute. Jardunaldi doakoa izango da, Laboral Kutxaren lankidetzari esker. Zientzia eta musika uztartzen dituen aukera honetan parte hartzeko izena eman beharko da info@fundacióncolumbus.org-ra mezu elektronikoa bidalita.