2017 urteko udal egutegirako argazkiak aurkezteko deialdia

Oñatiko kultura, jaiak, artea eta ondarea irudikatuko ditu 2017ko egutegiak . Euskara zerbitzuak egutegirako argazkiak aurkezteko deialdia egin du
Noiz 2016/10/31
09:00 - 23:55
Harremanetarako Izena
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Oñatiko kultura, jaiak, artea eta ondarea izango da 2017ko egutegiaren gaia. Argazkiak ezinbestean Oñatikoak izan beharko dira eta ez dira onartuko Oñatiri erreferentziarik egiten ez dioten argazkiak, hau da, edonongoak izan daitezkeenak. Oñatin jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera, eta gutxieneko adina 16 urtekoa izango da. Partaide bakoitzak nahi beste argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiak aurkezteko azken eguna urriaren 31 izango da. Argazki lehiaketaren oinarriak herritarren eskura daude Euskara sailean, 943 780411 telefono zenbakira deituta edota euskera@onati.eus helbidera mezu bat bidalita.

Argazki irabazlearentzat saria

Epaimahaia argazkilaritza eta diseinuan aditu diren pertsonek osatuko dute, eta argazkien originaltasuna eta mezua baloratuko dituzte, eta baloratuko da irudietan emakumeen parte-hartze aktiboa eta sexu bien presentzia orekatua eta irudi anitza agertzea. Hamabi argazki aukeratuko dira egutegirako eta horietako bat sarituko dute, zeina egutegiaren portada ilustratzeko erabiliko baita. Argazki saridunaren egileak 150 Txantxi jasoko ditu.

OINARRIAK