Udazkenaren mintzoa

Pello Zabalak gidatua
Noiz 2019/11/23 11:00
Non Arantzazuko Parketxean
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943 78 28 94
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Udazkenaren mintzoa.jpg

Azaroaren 23an, larunbatarekin, Arantzazuko Parketxeak naturaren eta bereziki udazkenaren mintzoa irakurtzera gonbidatzen ditu bisitariak, Arantzazuko Santutegiaren inguruan burutuko den ibilaldi labur eta erraz baten bitartez, Pello Zabala gidari izango delarik.

Naturaren liburutik ateratzen den mintzoaren aditzaile arretatsua da Pello Zabala. Izan ere, liburu baten modukoa da natura, baina liburu hori zabaltzen eta irakurtzen jakin behar da. Gauza txikiei erreparatzen ikasi beharra dago, bizitzaren mamiak presaren sator-zulotik ihes egingo ez badigu.

Ibilaldia Arantzazuko Parketxean hasiko da 11:00etan eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, puntu berean amaituz. Inguratzen denak, ondoren Parketxea bisitatzeko aukera izango du.

Jarduera dohainik izango da eta azalpenak euskaraz izango dira.

Leku mugatuak daude, beraz, aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Informazio gehiago eta erreserbak:
943 78 28 94 / 699 33 51 83
arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net