Udaleku Irekietan haurren izen-emate epea itxi

Udaleku Irekietan haurren izen-emate epea itxi
2019-03-22T09:00:00+01:00 2019-03-22T09:00:00+01:00 2019-03-22T09:00:00+01:00
  • 2019-03-22T09:00:00+01:00 2019-03-22T09:00:00+01:00 - 2019-03-22T19:45:00+01:00 2019-03-22T19:45:00+01:00
Udalak antolatutako udaleku irekiak uztailaren 1etik 26ra izango dira. Izen ematea, martxoaren 22ra arte
Udaleku irekiak azala

Euskaraz eta gozamenetik disfrutatzeko aukera izango dugu udalekuetan. Beti bezala ekintza ezberdinak egingo ditugu haurren nahi eta gogoetara egokituz, hala nola, uraren eguna, eskulanak, jolasak, ibilaldiak, kanpaldia etab.
Oñatiko Gaztelekua izango da gure topalekua, eta 4 urtetik 12 urteko haurrak parte hartu ahal izango dute. Iaz bezala, ordainketa kontu ezberdinetan eta interenet bidez egin ahal izango da. Hona hemen aurtengo udalekuetako beharrezkoa informazio guztia:

  • NOIZ: Uztailaren 1etik 26ra.
  • ORDUTEGIA: 10.00-13.00
  • ADINA: 2007-2015an jaiotakoak (biak barne).
  • TOKIA: Gaztelekuan.
  • MATRIKULA: 71,05€, bigarrena 60,90€, hirugarrena 50,75€, laugarrenetik aurrera doan.
  • HAURREN IZENA EMATEKO EPEA: Martxoaren 11tik 22ra (biak barne). ZAINTZA ZERBITZUA: 8.15-10.00 bitartean (50€).
  • IZENA EMATEKO MODUA: Behin ordainketa eginda, ordainketaren ziurtagiria eta izen emate orria datu guztiak beteta, Udaletxera (9:00-14:00) edota Txaloka ludotekara (16.45-19.45) eraman beharko da.