- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/udako-gauak-onati-gure-herria
- “Oñati Gure Herria”
- 2026-06-26T22:30:00+02:00
- 2026-06-26T22:30:00+02:00
- Ganbara Faktoriaren eskutik . KALEAN programazioan barruan
“Oñati Gure Herria”
- 2026-06-26T22:30:00+02:00 2026-06-26T22:30:00+02:00
- Zumeltzegi dorrean
Oñatiko historia, memoria eta nortasuna ardatz izango dituen ikuskizun berezia eskainiko du Ganbara Faktoriak ekainaren 26an, Torre Zumeltzegi hotelaren kanpoaldean, gaueko 22:30ean.
“Oñati Gure Herria” du izenburua ikuskizunak eta 75 minutuko bidaia izango da, musika, hitz eta irudi artean, Oñatiko arima eta historian barrena; jentilen kondairak, Arantzazuren sorrera, gerrate karlistak, industrializazioa, auzoetako bizimodua, herriaren memoria kolektiboa...
Ganbara Abesbatza eta Hots Abesbatza izango dira protagonista nagusiak, Amaia Zipitria piano-jolearen zuzeneko musikarekin eta Aitor Biain-Bidarteren zuzendaritzapean. Ikuskizuna ardaztuko duten testu edo hitzak ere Aitorrek berak sortutakoak dira.
Ikuskizunean zehar emanaldi honetarako preseski sortutako lau obra estreinatuko dituzte Ganbara eta Hots abesbatzek: Junkal Guerrero andoaindarrak konposatutako “Ate bat igaro ostean” eta “Ontzaz ontza” abestiak, batetik, eta Iker Gonzalez zumaiarrak idatzitako “Bada herri bat” eta “Trostan” kantak, bestetik. Josu Zubia oñatiarrak idatzi ditu lau kanta hauetako testuak.
Emanaldia dohainik izango da eta antolatzaileek bertara oinez joatea gomendatzen dute, irisgarritasuna eta giroa egokia bermatzeko.