Txorien kantuak ezagutzeko txangoa

Irteera

2022-04-30T10:00:00+02:00 2022-04-30T10:00:00+02:00 2022-04-30T10:00:00+02:00
  • 2022-04-30T10:00:00+02:00 2022-04-30T10:00:00+02:00
  • Arantzazu parketxean
  • 943 78 28 94 / 699 335 183

Irteera

Gipuzkoako Natura Parketxeak antolatuta

Txoriak beren kantuen bidez ezagutu nahi dituzu?

Txango gidatuak Arantzazu eta Iturraran parketxeetan Mikel Olano adituaren eskutik

Txoriek beraien artean komunikatzeko gure belarriak horrenbeste goxatzen dituzten kantuak erabiltzen dituzte. Gipuzkoako Parketxe Sareak gure inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldiak antolatu ditu berriz ere Gipuzkoako bi parketxeetan. Lehen hitzordua Arantzazu parketxean izango da apirilaren 30ean, larunbata, goizeko 10etan.

Ibilaldiak zailtasunik gabekoak izango dira eta bidean gure inguruko txoriak eta hauen kantu ezberdinak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Mikel Olano adituak. Adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau.

Jarduera 30 minutuko aurkezpen batekin hasiko da, parketxe barruan, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Guztira bi ordu inguruko iraupena izango du saioak eta prismatikoak ekartzea gomendatzen da.

Prezioa 5 eurokoa izango da pertsonako. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.

Indarrean dauden Covid-19aren osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:

arantzazu@gipuzkoanatura.eus
943 78 28 94 / 699 335 183
www.gipuzkoanatura.eus