"Tximeletak udaberrian"

Kontzertua eskainiko du Hots Abesbatzak
Noiz 2018/06/09 19:30
Non Bidaurretako monastegia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Hots abesbatza - Tximeletak Udaberrian.jpg

2017/2018 Ikasturteari amaiera borobila eman eta datorrenari berriz ere gogotsu heldu aurretik, udaberriari azken brotxea jartzeko asmotan "Tximeletak udaberrian" kontzertua eskainiko du Hots Abesbatzak, datorren larunbatean, ekainak 9, arratsaldeko 19.30etan, Bidaurretako monastegia.

Egindako lanaren erakusleiho, beraz, larunbat honetan izango dugu aukerarik estilo eta musika ezberdinez gozatzeko. Euskal musika, The Beatles taldearen kantuak, kantu espiritualak,... Hainbat autoreren musika (G. Orban, K. Sato, E. Ugalde, I. Azurmendi, X. Sarasola, B. Chilcott,...), udaberriari behar den bezala itxiera emateko, Eli Mendiaraz ohiko piano-jotzailearekin lagunduta, eta Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean.

Sarrerak eliza bertan salduko dira 5 euroren truke.

« Maiatza 2021 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31