Trantsizio Energetikoa Euskadin

Hitzaldia

2023-02-09T19:00:00+01:00 2023-02-09T19:00:00+01:00 2023-02-09T19:00:00+01:00
  • 2023-02-09T19:00:00+01:00 2023-02-09T19:00:00+01:00
  • Santa Ana antzokia

Hitzaldia

Oñatiko EAJk antolatuta

Hizlaria: Iñigo Ansola Kareaga
Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusia

Oñatiko EAJ-PNVk, azken hilabeteetan antolatzen ari den hitzaldi zikloari segida emanez, ‘Trantsizio Energetikoa Euskadin’ hitzaldia antolatu du. Datorren ostegunean izango da, otsailak 9, 19:00etatik aurrera Santa Ana antzokian. Hala, eta energia ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko eredu iraunkorragoak lortzeko asmoz, gaian aditua den hizlaria gonbidatu du alderdi jeltzaleak: Iñigo Ansola Kareaga, Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendari nagusia.

Bertan, EEEko ordezkari nagusiak Euskadin energia-trantsizioa nola gertatzen ari den azalduko die gerturatzen diren herritarrei, eta bereziki energia-komunitateetan jarriko du fokua.