- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/torreauzo-krosa
- 27. Torreauzo Krosa
- 2026-06-28T10:30:00+02:00
- 2026-06-28T10:30:00+02:00
- Abixaran taldeak eta Eraun Torreauzo auzo elkarteak antolatuta
27. Torreauzo Krosa
- 2026-06-28T10:30:00+02:00 2026-06-28T10:30:00+02:00
- Torreauzo auzoan
Abixaran taldeak eta Eraun Torreauzo auzo elkarteak antolatuta
Ohiko ibilbidean –Etxe Aundi eta Olate arteko joan-etorria (7,5 km)
Antolakuntzaren mezua:
- Izena emateko bide bakarra: www.herrikrosa.eus
- Izen-ematea zabalik dago, baina epearen arabera kuota garestitu da:
. 12 euro, ekainaren 26ko 22:00ak arte.
. 18 euro, ekainaren 28ko 9:00ak arte. - Plazak mugatuak dira –300 korrikalari
- Dei edo gonbite berezia luzatzen diegu emakumeei lasterketan parte hartzera (horixe baita Abixaran antolatzaile taldekoen helburuetako bat, alegia, emakumeen parte hartzea urtetik urtera areagotzea).
- Taldetan izena ematera animatzen ditugu partaideak (3 lagun gutxienez). Amaieran opariak zozketatuko dira izena ematen duten taldeen artean.
- Kirolaren balio integratzailea ere aldarrikatzen da Torreauzon, eta horren erakusgarri da mugikortasun mugatua duten pertsonen partaidetza.
- Amaieran luntxa eta opari zozketa egingo da, sari banaketarekin batera.