"Toledoko Ituneko murrizketei ez!" manifestazioa

Herriko pentsiodunek deituta . Musukoarekin eta segurtasun distantzia gordeta egingo da
Noiz 2020/12/05 12:00
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Toledoko Ituneko batzordeak egindako gomendioekin oso kritiko agertu dira Euskal Herriko pentsiodunak, hauen ustez lehentasunezkoak diren gaiak aztertu ez direlako, hala nola, pentsioetan dagoen genero arrakala, 2023ra arte atzeratuta dagoen jasangarritasun faktorea, edota gutxieneko pentsioa.

Horregatik, Euskal Herriko hiriburuetan egingo diren mobilizazioekin bat eginez, Oñatin ere manifestazioa egingo da bihar, 'Toledoko itunaren murrizketei ez!' lelopean. Foruen plazatik abiatuko da manifestazioa, 12:00etan. Aktiboan dauden langileak eta gazteak ere parte hartzera deitu dituzte, eurak izango direlako etorkizuneko pentsionistak.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

« Urtarrila 2021 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031