“The boat” antzezlana eta ondoren solasaldia

Antzerkia

2023-10-25T19:00:00+02:00 2023-10-25T19:00:00+02:00 2023-10-25T19:00:00+02:00
  • 2023-10-25T19:00:00+02:00 2023-10-25T19:00:00+02:00
  • Eltziako 3. solairua

Antzerkia

Emanaldiaren ondoren antzezlanaren zuzendariarekin eta aktore batekin solasaldia egongo da . EREI Elkarteak antolatuta

2021ean Greziako Lesbos uhartean sortu, antzeztu eta zabaltzeko asmoarekin grabatutako antzezlana da “The Boat”. Grezian dauden edota egon diren pertsona errefuxiatu eta migratzaileek osatzen duten “The Boat collective” izeneko taldeak sortu eta antzeztutako antzezlana, hain zuzen ere.
Antzezlanak pertsona errefuxiatuek Europara iristeko egin behar duten bidaiaren inguruan hitz egiten du, hitzik erabili gabe. Bere zuzendari eta aktore guztiak migrazio prozesuetan murgilduta daude eta horrek errealitate migratzaileen alor hau, bidaiarena, lehengo pertsonan kontatzea ahalbidetzen du.

Emanaldiaren ondoren, bere zuzendaria den Iman Alidoosti Shahraki iraniarra eta antzezlanean aktorea den Masume Husseini emakume afganiarra bertan egongo dira. Antzezlanaren nondik-norakoak azaltzeaz gain, publikoarekin errealitate migratzaileen eta Giza Eskubideen inguruko solasaldia sustatuko da.

Urriak 25, 19:00etan Eltzia, 3. solairua

EREI Elkartasunerako Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oñatiko Udalaren dirulaguntzaren bitartez.