Tertulixan saio irekia Txani Rodríguez Hernández idazlearekin

solasaldia

2022-10-25T18:30:00+02:00 2022-10-25T18:30:00+02:00 2022-10-25T18:30:00+02:00
  • 2022-10-25T18:30:00+02:00 2022-10-25T18:30:00+02:00
  • Kultur etxeko zine aretoan

solasaldia

Udal liburutegiko gaztelaniazko irakurketa taldea

Udal liburutegiko gaztelaniazko irakurketa taldeak gonbidatuta, Los últimos románticos nobelari esker 2021eko gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen Txani Rodríguez Hernández (Laudio, 1977) kazetari eta idazle arabarrarekin solasean aritzeko aukera izango dugu urriaren 25ean, kultur etxeko zine aretoan (18:30).

Mónica Leivak gidatu eta dinamizatuko du saioa, eta irekia izango da, herritar guztientzat, irakurle taldeko kide izan ala ez.

Idazlea ez ezik, kazetaria eta gidoigilea ere bada Txani, eta lau eleberriz gain, kontakizun bilduma bat eta bost komiki ere argitaratu ditu. Sormenezko idazketa irakaslea da Bartzelonako Ateneu eta Bilboko ALFA Literatura elkartean, eta hainbat komunikabidetan ere kolaboratzen du, besteak beste Radio Euskadiko Pompas de papel saioan.

Iturria: Kontzejupetik aldizkaria