Tertulia saioak

Tertulia saioak
2018-03-17T10:30:00+01:00 2018-03-17T10:30:00+01:00 2018-03-17T10:30:00+01:00
  • 2018-03-17T10:30:00+01:00 2018-03-17T10:30:00+01:00 - 2018-03-17T15:30:00+01:00 2018-03-17T15:30:00+01:00
  • 688 859 127
HURRETIK proiektuaren baitan antolatu

Badakizu gaur egun informazioaren munduan bizi garela eta munduko beste puntako informaziora hel gaitezkeela klik bat eginez. Honek dakar askotan gehiago dakigula kanpoko gauzez geure herriko gauzez baino. Hurretik hasi behar dugulako mundu zabala ezagutzen sortu da HURRETIK proiektua, udala eta hezkuntza eragileen ekimenez.                      

Egitasmo honetan herritarron parte hartzea ezinbestekoa da, Oñatiri buruz jakin behar duguna oñatiarrok (bertako edota bertan bizi garenok) esan behar dugulako, ez duzu uste? Honetarako, hiru tertulia antolatu ditugu. 

Tertulia hauetan, lagunartean eta giro atseginean, berriketa egin nahi dugu ondorengo kontuen inguruan: Oñati hurretik ezagutu nahi duenari…zer esango zenioke gure herriari buruz? Zer transmititu gure historia eta izaerari buruz? Zer da oñatiar egiten gaituena, zeintzuk definitzen eta batzen gaituzten ezaugarriak?

Elkarrekin emaitza aberatsagoa eta osatuagoa izango dela ziurra delako, ondorengo tertulietako batera gerturatzera animatzen zaitugu:

-Martxoak 15: Gaubela Antixena gaztetxean. (20:00-22:00)
-Martxoak 17: Gosari-tertulia Gaztelekuko kuboan. (10:30-12:30)
-Martxoak 17: Bazkalosteko kafea Makalena Elkartean. (15:30-17:30)

 

Zure bizipen, begirada, iritzi eta ideiak entzuteko deseatzen gaude!

Izena emateko josu@topagunea.eus emailera idatzi edo 688859127 telefonora whatsappa bidali.

Izenik eman gabe ere azken unean animatuko bazina, lasai etorri, pozik hartuko zaitugu.