"Selma Huxley Barkham" udal ikerketa bekaren aurkezpena eta mahai ingurua

Noiz 2017/03/29 19:00
Non Bidebarrieta kalea 18
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

"Selma Huxley Barkham" udal ikerketa bekaren aurkezpena eta gerra eta memoria historikoaren inguruko mahai ingurua Irantzu Mendia eta Amaigoia Gurrutxagarekin

Euskaldun berria aretoan (Bidebarrieta kalea 18) 19:00


Emakumeon memoria historikoa Irantzu Mendiarekin
'Zergatik berreskuratu emakumeen memoria historikoa? Gure memoriaren hutsuneak betetzeari buruz arituko da Irantzu Mendia Azkue. EHUko irakaslea eta Hegoa Institutoko kidea da Irantzu, eta gatazka eta gerra osteko konponketa eta genero ikerketan aditua da.
 
“Gerra gauza alua da” Amagoia Gurrutxaga (Amagoia Iban kazetaria)
Gerra gizon kontua dela esan ohi zaigu. Imaginario oso bat dago eraikita horren inguruan. Imaginario horrekin haziak eta heziak gara. Eta imaginario horren luzapenez, gerra osteko bakea ere gizon kontua da. Imaginario hori buruan hasi nintzen joaten, duela 16 bat urte, herriko gerra beteranoak elkarrizketatzera. Gehienak hilak ziren, baina, eta gizonak ez, andreak aurkitu nituen haien memoriaren zaindari. Emakume haiek, izan ere, gizonen ibileretaz hitz egiten zidaten gerrari buruz galdetuz gero, ez beraienez. Gizonen ibileren kontaketaren atzetik, baina, pixkanaka-pixkanaka hasi zen agertzen armarik gabeko emakume saldo bat, atzeraguardiako borrokan zailduak denak, etsaitzat zituzten –eta halaxe tratatu zituzten, arerio bezala– agintari militar, politiko ea sozialen menpe.  Alargundutakoak, jatekorik gabe utzitakoak, bortxatutakoak, ilea arrasean moztutakoak, kaka zeriela kaletik auzoen barregarri pasieran erabilitakoak, kartzelaratutakoak, erbesteratutakoak... hamaika emakume ezagutu ditut. Asko eta asko, beste emakume batzuen kontaketari esker. Hamaika elkarrizketatu ditut.

Rikardo Arregi sarietako epai-mahaiaren aipamen berezia jaso du Amagoia Gurrutxaga (Matxinbenta, 1971)Berriako kazetariak. Esparru askotan ekintzaile izandako Kristine Etxaluz (Domintxaine, Zuberoa, 1941) elkarrizketatu zuen sakon Gurrutxagak Jakin aldizkarirako, eta kazetariaren arabera, Etxaluzena da saria, bere izaera eta ibilbidea direlako lanaren mamia.
'Oroiteria' aurkeztuko du Amagoia Gurrutxaga Uranga kazetariak: 36ko gerran lurpean ezkutatutakoak hilobitik ateratzeko sortutako ezinbesteko lana.

« Iraila 2020 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930