"Salvamento Maritimo Humanitario/ Itsas Laguntza Humanitarioa" argazki erakusketa

Hotz Oñati taldeak antolatuta . Irailaren 21era arte
Noiz 2018/09/21
18:00 - 20:00
Non Kultur etxeko erakusketa-gelan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Egeo itsasoan (Grezia) sortutako krisi humanitarioaren ondorioz 2015eko azaroan sortutako elkartea da SMH (Salvamento Maritimo Humanitario/ Itsas Laguntza Humanitarioa).

Boluntariotzan, elkastasunean, gizatasunean, berdintasunean eta duintasunean oinarrituz, pertsonen bizitza babestea da SMHren helburua, itsasoko erreskateak eta osasun-laguntza eskainiz.

Une honetan bi proiektu dituzte martxan: errefuxiatuei zuzendutako klinika Quíos-en (Grezia) eta itsas erreskateak Mediterranio itsas zabalean.

Irailaren 13tik 21era argazki erakusketa egongo da kultur etxean, eta hilaren 21ean (18:30) ‘1 milla puede marcar la diferencia’ dokumentala ikusi eta solasaldia egongo da SMHko kideekin.

« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930