Saguzarrak, ugaztun hegalari harrigarriak

Noiz 2017/09/09 20:45
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943 78 28 94
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Aurten berriz ere, saguzarrak ezagutzeko ibilaldiaz gozatzeko aukera izango da Gipuzkoako Parketxeetan. Saio desberdinak antolatu dira, guztiak iraileko larunbat iluntzeetan. Aizkorri-Aratz Natura Parkearen barnean, Arantzazuko Parketxean eskeiniko dugun hau, irailaren 9an izango da.

 Parketxeko inguruetatik egingo den ibilaldi txikiari ekin aurretik, Kiko Alvarez adituak, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko ditu: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak…Gainera gerturatzen direnek, aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momenturik egokiena.

 

  • Elkargune-puntua: Arantzazuko Parketxea.
  • Baldintzak: plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da.
  • Prezioa: 5€ pertsonako (4 kideko familiak 15€)
  • Ordutegia: 20:45-22:30.

 

Informazio gehiago eta erreserbak:

943 78 28 94 / 699 33 51 83

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net 

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…