Probatu eta gozatu ekimena

Txaloka ludotekak antolatuta
Noiz 2017/11/28
17:00 - 19:00
Non Lizaur kalea 5
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Gabonen bueltan ere, aurten, nobedade bezala, haur eta gurasoei zuzendutako ekimena antolatu dugu ludotekan. Probatu eta gozatu ekimenaren bitartez, 3-5 urte eta 6-8 urte bitarteko haurrentzat atera berri diren eta euskarazkoak diren jostailuak nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko duten edo ez jakingo dute.

 Euskal argitaletxeek atera berri dituzten jostailuak egongo dira, probatu eta jolasteko aukera eskainiz. Beste mota bateko jostailuak ere egongo dira, kooperatibo naiz konpetitiboak. Hori bai, argibideak euskaraz ekartzen dituztenak eta oso ondo egituratuak daudenak. Hauek, erakargarriak izateaz gain, material aproposa izaten dute, eta fitxak galdu ezkero ere hauek soltean erosteko aukera ematen ohi dute.

 Ekimen honekin, Gabonetarako erosi nahi den jostailua gustukoa den ala ez aurrez jakiteko aukera eman nahi diegu haur eta gurasoei.

  • EGUNA: Azaroak 28
  • ORDUA: 17.00-19.00
  • LEKUA: Oñatiko Txaloka Udal Ludotekan
« Martxoa 2021 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031