- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/pipi-kaltzaluze-literatura-aretoa
- “Pipi Kaltzaluze” literatura aretoa
- 2026-10-26T11:00:00+01:00
- 2026-10-26T11:00:00+01:00
- Udal liburutegiak antolatuta Liburutegien Eguna ospatzeko
“Pipi Kaltzaluze” literatura aretoa
- 2026-10-26T11:00:00+01:00 2026-10-26T11:00:00+01:00
- Kultur etxeko erakusketa gelan
Pipi Kaltzaluze Literatura Aretoa egingo da Galtzagorri elkartearen eskutik.
Haurren autonomia, askatasuna eta pentsamendu propioa aldarrikatzen dituen Pipi Kaltzaluze liburuan oinarritutako tailerra da.
Pippi Kaltzaluze sortu zenetik 80 urte bete direla eta, fikziozko pertsonaia historiko honi eta haren abentura entzutetsuei areto literario berria eskaini diogu.
Pippi Kaltzaluzeren garrantzia haur literaturan handia da, haur-literaturaren ikuspegia eraldatu zuen pertsonaia baita. Astrid Lindgrenen Pippi ez da ohiko haur protagonista: askea, ausarta, bihurria eta arauak zalantzan jartzen dituen neska da. Ez du helduen mundura egokitu nahi; alderantziz, bere logikatik eta irudimenetik abiatuta eraikitzen du mundua.
Pippik haurren autonomia, askatasuna eta pentsamendu propioa aldarrikatzen ditu. Indartsua da, baina ez soilik fisikoki: bere kabuz erabakitzen du, autoritateari aurre egiten dio eta ez du beldurrik konbentzioak zalantzan jartzeko. Horrek haurrari ahotsa eta protagonismoa ematen dio.
Literatura areto honek bi dinamizatzaile izango ditu: Mireia Delgado eta Intza Alkain, ipuin kontalariak eta haur literaturan adituak. Haien eskutik, haurrek Pippiren mundura hurbiltzeko eta murgiltzeko aukera izango dute, modu dinamiko eta erakargarrian.
Eskolako 8-10 adineko haurrak taldeka joango dira aretora. 25-30 haurrez osatutako taldeak izango dira. Bisita gidatuak eta saioek 45 minutu inguru iraungo dute. (Eskolekin adostuko dira bisitak).
Talde bakoitzari Pippi Kaltzaluze liburua emango diogu opari, eskolan irakurtzen jarraitzeko.