"Peru eta Otsoa" kontzertu didaktikoa

Musika

2025-04-12T12:00:00+02:00 2025-04-12T12:00:00+02:00 2025-04-12T12:00:00+02:00
  • 2025-04-12T12:00:00+02:00  2025-04-12T12:00:00+02:00
  • Santa Ana antzokian

Musika

Aequus Ensemble orkestra

Dibertimenduz, emozioz eta batez ere ikasketaz beteriko ipuina. Kontakizun honetan, Sergei Prokofiev errusiar jatorriko konpositoreak Pedroren istorioa kontatzen du. Haur bihurri eta jostalaria da, eta landan bizi da aitonarekin, zuhaitzez, urmaelez eta animalia ugariz inguratuta.

Harizko instrumentuen familia eta haizezko instrumentuen familia era didaktiko eta dibertigarri baten ezagutzeko aukera. Proiektu hau, Musika Eskolarekin batera gauzatu da.

Kontzertuak bi pase izango ditu. Lehena laburtua 11:00etan izango da, eta hau Musika Mugimendua III-ko haur eta familientzako izango da. Bigarren emanaldian, 12:00tan izango dena, Oñatiko haurrek jardueran parte hartzeko eta hari-instrumentuekin ohitzeko aukera izango dute.

Zuzendaria: Aitor Bian Bidarte