"Perez sagutxoa: benetako istorioa" haur-antzerkia

Antzerkia

2022-01-23T17:00:00+01:00 2022-01-23T17:00:00+01:00 2022-01-23T17:00:00+01:00
  • 2022-01-23T17:00:00+01:00 2022-01-23T17:00:00+01:00
  • Santa Ana antzokia
  • Webgunea ikusi

Antzerkia

Glu Glu taldearen eskutik.

"Kaxildatar saguen komunitatea, asmatzaile ospetsuak, pertsonen etxe berri batean kokatuko dira. Etxe berrira iristean, Xuri, bere bi amekin bizi den haurrak, oso harreman estua izango Perezekin, saguetan gazteenarekin. Bien arteko adiskidetasuna haurraren burkoaren azpiko ohar eta karta trukaketa bitxi batekin hasiko da. Xuri gauero iluntasunaren beldur denez Perez sagutxoa izango da bere ametsen zaindaria".

GLU GLU-K Perez sagutxoaren benetako istorioa taularatuko du. Kondaira honek muga, belaunaldi, amets eta burko guztiak gainditu ditu urteetan zehar. Ipuin klasiko moduan, komedia lehenetsiz, beti ere dantzekin eta abestiekin jolastuz, alegiazko istorio hau kontatuko dugu. Istorioaren erdigunean zaintza izango da; pertsona ahulenen zainketak hain zuen ere, hala nola etxeko zaharrenak edota haurrak.

3 eta 9 urte bitarteko umeentzat. Familiakoa.
Iraupena: 59’.
Hizkuntza: Euskera
Sarrera: 4 euro