Pentsiodunen deialdia

Elkarretaratzea

2021-05-26T10:30:00+02:00 2021-05-26T10:30:00+02:00 2021-05-26T10:30:00+02:00
  • 2021-05-26T10:30:00+02:00 2021-05-26T10:30:00+02:00
  • Foruen Enparantzan

Elkarretaratzea

Pentsio publiko duinak aldarrikatuz, Oñatira iritsiko den bizikleta martxari ongi etorria emateko elkarretaratzea.

"Gipuzkoako pentsiodunak ekintza bateratuak antolatzen hasi dira berriz ere. Hala, datorren astean (maiatzaren 24tik 29ra) herrialdea zeharkatuko duen bizikleta martxa egingo da Pentsio publiko duinak! Murrizketarik ez! lelopean. Asteazkenean, maiatzak 26, Zumarraga-Bergara etapa egingo du bizikleta martxan, eta Oñatitik igaroko da goizeko 11:00ak aldera. Horregatik, datorren astelehenean ez da egingo Oñatiko plazan egin ohi den elkarretaratzea, eta horren ordez asteazkenean batzeko deia luzatu dute, bizikleta martxari ongi etorria eman eta berarekin bat egiteko. Goizeko 10:30etarako ipini dute hitzordua, Foruen plazan. Bestalde, bizikleta martxari amaiera emanez, larunbatean (maiatzak 29) Donostian (17:00) egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute Oñatiko pentsiodunek. Autobusa egongo da Oñatitik joan-etorria egiteko, eta izena emateko orriak Arrano eta Olakua tabernetan daude, maiatzaren 26ra arte."